viernes, 14 de diciembre de 2012

bimila eta hamabiaren hamabiaren hamalaua.

Bimila eta hamabiaren hamabiaren hamalaua, uste dut izen hau perfektua dela gaurko eguna deskribatzeko. Egun berezia delako, egun berezia, baina baita gauzak erakusten dituen egun bat, egun horiek egun onak dira, alde batetik.
Gaur duela lau hilabete maite dudan pertsona bat ezagutu nuen, asko maite dudana. Baina baita ere, gaur nire lagun baten begi tristeak ikusi behar izan ditut, eta ez zait batere gustatu.

Lagun honek, Josune Valerio du izena. Eta duela hamabi urte ezagutzen dut, gure ikastolak batu gintuen, eta ez gaitu inork zatituko. Hainbeste denbora pasa da, bat garela. Pertsona batek hainbeste gauz sentiarazten zaituenean, ez dakizu nola den mundua bera gabe, bere irrifarra gabe.
Eta iristen da egun bat, noiz ikasten duzun lagun baten irrifarrak zenbat balio duen norberarentzat. Zenbat abesti etortzen zaizkidan burura, lehenengoa Anttonen "Adiskidetasuna" eta esaldi polit hau: "adiskidetasuna da sentiarazten didazuna, zuretzat beraz kantu hau betirako laguna". Zure ondoan egongo banintz, badakizu zerbait kantatuko nizula, eta irrifar politt hori ateratzea izango litzatekela nire lehen desioa.
Gaurko arratsaldea ez da erraza izango, badakigu. Baina momentu guzti horietaz gogoratzea eskatuko nizuke, gure irrifarrak, gure haserreak. Baina hemen gaude, hamabost urterekin eta bata bestea zaintzen,  txikitan baloiarekin jokatzen genuenean bezala. Hainbeste urte gauza askotarako eman dute, mila haserre eta irtenbide, mila eta bat irrifar. Egun batean, hazten naizenean zutaz gogoratzea espero dut, zurekin pasatutako momentuetaz gozatu.

Hainbeste muxu eta hainbeste parranda, biak bat.

Baina gaur, beste askotan bezala, gure bizitzako momentu ez hain ereexetako bat iritsi da. Gaurkoan, ni izan naiz zu lagundu behar izan dudana. Baina badakit ni behar dudanean zu izango zarela hor, beti bezala.
Batzuetan, gure sentimenduak jan behar izaten ditugu gauzak ongi ateratzeko, baina gure onerako dela badakigu. Gaurkoan, beste askotan bezala ahal duzula esan behar izan dizut, inork baino hobeto ezagutzen zaitudalako, maitia. Oso pertsona berezia zarelako, eta batzuetan pertsona ahula ez zarela gogorarazi behar dizudalako, ea behar duzunean hemen nauzulako edozertarako. Eta hori badakizu.

Ezer gehiago esaterik, uste dut. Eta zerbait gehiago etortzen bazait esango dizut.
Bai azkenengo gauza, MAITE ZAITUT, PRINTZESA.